XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bardozen turismoaz laborantzako eskolan.

Zer turismo nahi dugu? Hortaz biltzar bat antolatzen du Bardozeko Laborantza kolejioak, Maiatzaren 12-an, afal ondoko, Frantxua Dascon jaunarekin....

Oroit gara iragan abenduko 9-an gai beraz mintzatu zitzaigula François Fourquet jauna: Ikerketa sakon baten ondotik, erran zaukun haren ustez turismoa izan ditaikeela garapenaren moturra Euskal-Herrian.

Toki berean egin zen biltzarra: BEPA baten arartez, turismoko ofizioetara apailatzen duen ikastetxe hortan.

Euskal munduan aski ezaguna dugu Frantxua Dascon, batasun frangotan parte hartzen baitu, lan asko eginez.

Erranen dauku turismoa nola sartzen duten Xuberoko herri kontratuan.

Gero entzuleen galderer ihardetsiko du, eta biltzarran piztuko den ez-da-bada bere Xuberoko esperientziaz hasiko.

Xuberoak emaiten dauku etsenplu bat: ganore oneko turismo baten etsenplua.

Zeren ez du tokiko jendea gaizki erabiltzen.

Aitzitik tokiko bizipideetan polliki xertatzen eta enpletatzen da turismo hori: laborantzari, ofizialeen lanari eta euskal kulturari lotzen da behar bezala, horiek itzulipurdikatu ez ito gabe.

Hain segur, esperientzia hori ez dezakegu den bezala sar beste leku batzuetan, hala nola Hazparne, Bastida, Bidaxuneko eskualdeetan.

Baina gogoeta zenbaiten gaia kausi dezakegu hor, bide berrien idekitzeko behar den zuhurtziarekin.

Turismoa nola jos garapen orokorrari? Beste bizipideri, tokiko jendeari, gure kulturari nola polliki junta? Hortan da dena.

Balio du pentsaketa zenbaiten egitea.

Zatozte beraz Bardozeko laborantza eskolara Maiatzaren 12-an (ostiralea da) afal ondoan 8-ak eta erditan.

Dener idekia da biltzarra, kazetalariak barne.

Bardozeko Laborantza Eskola.